- Sarrera:
Munduko biztanle guztiek euskaldunok daukagun kontsumo eredua izango balute bi planeta-lur eta erdi beharko lirateke guztion bete beharrak asetzeko. Baina, planeta bakarra daukagunez, zer gertatzen da?:
- Beste batzuk gu baino okerrago bizi direla.
- Munduko baliabide naturalak, gureak eta besteenak, agortzen ari garela.
- Lurra, ura eta airea kutsatzen ari garela gure hondakinekin.
- Gure hondakinak geroz eta lur gehiago okupatzen dutela.
- Etorkizuneko belaunaldien baliabideak jaten ari garela eta azken finean haientzako uzten ari garen etorkizuna ez dela oso erosoa.
Beraz, gure bizi modua guztiz jasanezina da.
Zer egin dezakegu gure bizimodua jasangarria izateko?
- Zer da Eskola Agenda 21?:
Gure herrian eta gure Derrigorrezko Hezkuntzako ikastetxeetan jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzea erabaki dugu eta horretarako ESKOLA AGENDA 21 proiektua aurrera eramaten jarraitzea erabaki dugu herrian eta ikastetxean. Beraz Eskolako Agenda 21, guztion konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren ingurunearen ingurumen –eta gizarte- hobekuntzaren aldeko ekintza-plana da.
- Zeintzuk dira Eskola Agenda 21 aren Helburuak?:
- Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea lortzen saiatu, gure ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak garatu eta ikasleak herritar partehartzaileak izaten ohitu.
- Eskolan eta herrian dauden gizarte eta ingurumen arazoak gure ikasleek ezagutu ditzatela eta hobekuntzarako proposamenak eta alternatibak adostu eta martxan jarri.
- Ikastetxea ingurumen eta gizartearen aldeko praktika baten eredua bilakatu.
Urtero gai bat lantzen dugu, aurten “hondakinak” gaia landuko dugu eta eskolan, etxean eta herrian gai horren inguruan dauden arazoak aztertzen saiatuko gara. Aztertu eta gero helburu batzuk finkatuko ditugu eta lanean hasiko gara (erosten ikastea, baliabideak ondo erabiltzea, zaborren sorrera murriztea, zaborrak ondo kudeatzea, birziklatzea...)
- Gurasoak: zer egin dezakezue etxean?
- Eskola Agenda 21ean lantzen ari diren gaiak familian landu. Familiaren eragina eskolarena baina handiagoa da ikasleen lorpenetan.
- Eskolako ingurumen batzordeko kidea izaten. Ingurumen Batzordea eratzeko prozesuan gaudenez, aurrerago horri buruzko informazioa luzatuko dizuegu.