Música

martes, 1 de marzo de 2011

Kollage

A) IRUDIA KOLOREZTATU

1.        Aukeratu irudia, gorde eta Gimp-ekin ireki, nahi duzun izenaz gorde.

2.       Pertsonaren atzean geratzen dena ezabatu.

    Hagatxo magikoaz aukeratu eta ezabatu (garden geratu behar da). Zuria geratze bada, beste geruza garden batean kopiatu irudia eta atzekoa ezabatu berriro.
    Googlerekin bilatzeko, Irudien bilaketa aurreratuan:
              -Tamaina: Handia
3.       Bikoiztu geruza hori.
4.       Grisen eskalan jartzeko: Koloreak/Desasetu.
5.        Zuri-beltzean jartzeko: Koloreak/Muga
    Erdiko triangelua mugitu efektua gustatu arte.
    Beharbada garbitu beharko duzue alde zuria edo beltza pintzelarekin.
6.       Geruza berrian hondoa aukeratu (Kolorearen arabera hautatzeko tresna) eta kolore ezberdinekin probatu ondoren nahi duzun koloreaz margotu (pintzela edo tintontzia).
    Ez-aukeratu hondoa: Aukeratu/Ezer ez.
7.       Errepikatu 5. puntuan egindakoa, irudiaren kolore zuria eta beltzarekin. Horrela, argazkia 3 kolorez izango duzue.
Oharra: aurretik erabilitako kolorea, edo beste irudi batetik gustuko kolorea aukeratzeko, Kolorea hautatzailea tresna (tanta-kontagailua) erabili.

B) KOLLAGEA EGIN
1.        Bikoiztu itzazue koloreztatutako irudia 5 aldiz, eta 5. eta 6. puntuak errepikatu, kolore ezberdinetako 6 irudi izateko
2.       Ireki ezazue beste irudi bat.
    Fitxategi/Berria:

1.        Txantiloia: A4 (edo 6 irudiak sartzeko tamainakoa)
2.       Aukera aurreratuak/Bete honekin: Gardentasuna.

3.       Aurreko irudian egindako 6 geruzak kopiatu eta itsatsi irudi berri honetan modu egituratuan.


EMAITZA: 
Lehen


Orain




No hay comentarios:

Publicar un comentario